XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) argia ikus zezaten nire antzera galdutako bidaztiek.

Eta kontatu nion zazpi urte lehenago utzitako etxerako bidean nindoala neure guraso hilek utzitako abere apurrak gobernatzera.

Lehortu nintzenean gizonak jaki batzuk atera zituen freskeratik eta mahaian ipini zituen niretzat.

Berak ez zuen hartu ardoa besterik, eta hainbeste edan genuen non betazalik gabeko gizona askotan irten zen etxetik pitxar hustua betetzera.

Hasi nintzen bion artean zegoen antzekotasuna ikusteak ematen zidan ikara galtzen.

Ardo-gau batean hitz egin litekeen guztiaz egin genuen hitz.

Une batzuetan eztabaida gogorrak izan genituen, eman genizkion ostikoak eta bultzadak elkarri.

Halako batean labana atera nion.

Jauzi batean jiratu eta sutegian goritutako burduntzia hartu zuen.

Bioi ere lanak ematen zizkigun tente egoteak, eta algara handiak egiten genituen elkarren aurrean, nik labana eskuan eta berak burduntzi gorria neure aurpegi aurrean inarrosten.

Aurrerakako zeinu bat egin nuen labanaz, izutzeko, labanari ixkin egiteko atzeratuko zelakoan, baina nireganaino jauzi egin eta ezkerreko begira hurbildu zidan burdina beroa.

Nire eztarriak egin dezakeen oihurik handi eta itsusiena jaurti nuen...